sábado, 30 de enero de 2016


ERREPORTAJE  IKUSGARRIA

  
      Imaginatu ahal dezakezu objekturik normalena eta arruntena baina diru kantitate handienean salduta? Ba hori bera gertatu zen Gasteizen atzo ospatu zen enkante batean 16:15 etan. kristalezko baso "arrunt" bat  saldu zioten dirudun bati 20.000 eurorengatik. Pertsona horrek bai ikusten zuela basoa erdi beteta.Bere saltzaileak Kanadiarrak dira eta Gasteizen bizi dira 2003 tik. Ale bakarra da munduan ematen duenez; ez omen da etxean erabiltzen ditugunetatik desberdinegia.

       Baso hau hala ere desberdina da, baso hau Wilfredo Prietoren ale berezi bat da Wilfredo Prieto artista kontzeptual kubatar bat da 36 urtekoa . Habanako Goi mailako Arteder Institutuan 2002. urtean graduatu zen. Gaur egun La Habana eta New York artean lan egin eta bizi da.
       Honezkero ale kontzeptual hau erosteko prest dagoenik badago. Bere izena ezkutuan mantentzea nahiago izan duen erosleak honako hitz hauek bota zituen enkantea amaitu zenean: “Uste dut maitemintzea funtsezkoa dela. Iruditzen zait ale hau zoragarri emango lukeela sukaldean edo gau mahaian”.

Pasa den urteko “txarro hutsa egurrezko apalategi batean” artelanarekin gertatu zen bezala, goiko gertaerak agerian ipintzen du hainbat arte erakusketariren absurdoa, objetu arruntak banguardiakoak balira bezala saltzen dituztenean. 

     Egia esateko denok daukagu Wilfredo Prieto baten   kopiaren bat etxean.  
      

No hay comentarios:

Publicar un comentario