domingo, 14 de noviembre de 2021

Yves Saint Laurent L´Homme perfumearen analisia

YVes Saint Laurenteko lurrin hau 2006an sortu zen eta arrakasta handia izan zuen bere irteeran.

Lurrin zitrikoa da eta oso fragantzia freskoa uzten du. Nahiko iraupen handia dauka,

jartzen den momentutik 24 orduko iraupena izan ahal du eta metro bateko

proiekzioa dauka. Perfume hau gizon gazteentzako pentsatuta dago eta eguneko fragantzia sentsual eta indartsu ezin hobea da.


Lurrin honen notak, usaimen egiturari dagokionez:

  • Irteera notak: ozonoa, jengibrea, bergamota eta limoia.
  • Nota ertainak: hosto bioletak, piper zuria eta albahaka.
  • Oinarrizko notak: Haiti Vetiver, Zedroa eta Tonka Baba.

Ezinbestekoa da aipatzea bere prezioa, erosi nuen momentuan merkealdi bat aprobetxatuz 45€ tan lortu nuen Amazonen, baina gaur egun bere prezioa 60€-70€ren bueltan dago.










Beste analisi interesgarri bat aurkituko duzu ondoko bideoan, gaztelaniazko bideoa izanik.


LE PARFUM, Espainia:










sábado, 30 de enero de 2016


ERREPORTAJE  IKUSGARRIA

  
      Imaginatu ahal dezakezu objekturik normalena eta arruntena baina diru kantitate handienean salduta? Ba hori bera gertatu zen Gasteizen atzo ospatu zen enkante batean 16:15 etan. kristalezko baso "arrunt" bat  saldu zioten dirudun bati 20.000 eurorengatik. Pertsona horrek bai ikusten zuela basoa erdi beteta.Bere saltzaileak Kanadiarrak dira eta Gasteizen bizi dira 2003 tik. Ale bakarra da munduan ematen duenez; ez omen da etxean erabiltzen ditugunetatik desberdinegia.

       Baso hau hala ere desberdina da, baso hau Wilfredo Prietoren ale berezi bat da Wilfredo Prieto artista kontzeptual kubatar bat da 36 urtekoa . Habanako Goi mailako Arteder Institutuan 2002. urtean graduatu zen. Gaur egun La Habana eta New York artean lan egin eta bizi da.
       Honezkero ale kontzeptual hau erosteko prest dagoenik badago. Bere izena ezkutuan mantentzea nahiago izan duen erosleak honako hitz hauek bota zituen enkantea amaitu zenean: “Uste dut maitemintzea funtsezkoa dela. Iruditzen zait ale hau zoragarri emango lukeela sukaldean edo gau mahaian”.

Pasa den urteko “txarro hutsa egurrezko apalategi batean” artelanarekin gertatu zen bezala, goiko gertaerak agerian ipintzen du hainbat arte erakusketariren absurdoa, objetu arruntak banguardiakoak balira bezala saltzen dituztenean. 

     Egia esateko denok daukagu Wilfredo Prieto baten   kopiaren bat etxean.